XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERRI ETA ZORRI
EGUN batean,
erdi serio erdi txantxetan,
Zerri eta Zorri
hasi ziren berriketan.

-Arranopola!
Txiki ikusten haut hemendik, Zorri.
Hobeto hengoke,
jaio izan bahintz zerri.

-Hire enbido horrek
erantzun bakar bat dik: hordago!
Hire gainean nauk
hi baino handixeago.

-Zorri zorriko,
begira nola naizen ni bizi,
lohian plisti-plasta,
ez auzi eta ez mauzi.

-Zerri zerriko,
heu haut nik etxe, heu haut oinarri,
ta hire odola
diat bizi-gozagarri.